Neurrirako soluzioak, kalitatezkoak eta prezio lehiakorrarekin.

Neurrira egindako orotariko mekanizatuen irtenbideak zure esku

Orotariko osagaien serieko fabrikazioa eta mekanizatuak egiten ditugu. Doitasun handiko lanetan adituak gara, duela hiru hamarkada baino gehiago. Horretarako, azken belaunaldiko makineria eta lanesku trebatu eta gaitua ditugu.

Gure lan egiteko moduari esker, bezero bakoitzaren beharri egokitzen gara eta neurrirako irtenbideak eskaintzen ditugu, kalitatezkoak eta prezio lehiakorrean. Gainera, produktuak behar dituen zerbitzu guztiez arduratzen gara, besteak beste: tratamendu termikoak, estaldurak eta gainazalekoak, soldadurak, bidalketen kudeaketa, bilgarri bereziak, etab.

Etengabe hobetzen jarraitzeko, prozesuak berritzeko eta teknologian etengabe inbertitzeko gure filosofiak jorratzen ditugun industria sektore guztietako zorroztasun mailan jartzen gaitu.

  • Gure talde tekniko gaitua arduratuko da mekanizatu behar zehatz baterako planteatutako irtenbidea aztertzeaz eta hobetzeaz. Buruz buru egiten dugu lan bezeroarekin, xehetasun guztiak zehazteko: materialak, baldintza teknikoak, produkzioa.
  • Doikuntza handiko fabrikazioa eta mekanizatuak serie txikientzat, ertainentzat eta luzeentzat. Pieza bat bakarrik eta prototipoak ere egin ditzakegu.
  • Multzoen muntaia eta egiaztatzeko prozesua, ondorengo balioztatzerako dena ongi dagoela ziurtatzeko.
  • INAMEk hurrengo zerbitzu osagarrien azpikontratazioen kudeaketa errazteko ahalmena eskaintzen dio bezeroari: tratamendu termikoak, estaldura eta gainazalekoak, soldadurak, bidalketen kudeaketa, bilgarri bereziak… Proiektu bakoitzaren neurrira egindako zerbitzu integrala.

Aholkularitza eta lankidetza diseinu fasean

Fabrikazioa eta mekanizatuak

Muntaiak

Azpikontratazioen kudeaketa

Zure proiektuarekin bete-betean hartzen dugu konpromisoa,
hasierako planotik hasi eta azken ekoizpenera arte!

19 urte baino gehiago daramatza INAMEk ISO araua ziurtatuta.

Halaber, Nafarroako Gobernuak, beste hainbat erakundez gain, Nafarroako Nazioarteko Planaren (PIN) eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (FEDER) bitartez, gure ibilbidean lagundu digute, eskualde zein nazio mailako hainbat laguntzaren bitartez. Haiei esker, nazioarteko merkatu berrietan ere gaude.

Hobeto ezagutu nahi gaituzu?