Doikuntza eta kalitate handiko lanak ziurtatzen ditugu, prezio lehiakorretan eta zehaztutako epeen barruan.

19 urte baino gehiago daramatza INAMEk ISO araua ziurtatuta:

  •    ISO 9001:2000
  •    ISO 9001:2015

ERAKUNDEEN LAGUNTZAK

Nafarroako Gobernuak, beste hainbat erakundez gain, Nafarroako Nazioarteko Planaren (PIN) eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (FEDER) bitartez, gure ibilbidean lagundu digute, eskualde zein nazio mailako hainbat laguntzaren bitartez. Haiei esker, nazioarteko merkatu berrietan ere gaude. Horrez gain, ICEX España Exportación e Inversiones-en babesa dugu, zeinak nazioartera irteten eta atzerrian gure izena sustatzen laguntzen digun.

Urte hasieratik, Mexicon ere ordezkaritza komertziala dugu, gure hedapen-politikari jarraiki.

GURE BEZEROAK:

TALDEA OSATZEN DUTEN ENPRESAK:

SINAEX TALDEKOAK GARA

Sinaex taldearen barruan gaude, hasierako planotik hasi eta azken piezara arteko mekanizazio-proiektuetan eta kalitate handiko erreminten garapen integralaren garapenean espezializatutako Nafarroako metalaren sektoreko enpresa taldea.

Sinaexek 6.200 m²-tik gorako produkzio-azalera du, 4 ekoizpen zentrotan banatuta. Sektore metal-mekanikoan espezializatutako 80 profesionaletik gora gara irtenbideak bezero bakoitzaren beharrei egokitzeaz arduratzen garenak. Lanaren dibertsifikazio horren eta 50 urtetik gorako esperientziaren ondorioz, askotariko zerbitzuak eskain ditzakegu, sektore desberdinek behar duten bizkortasunez eta malgutasunez.

Nazioko zein nazioarteko hainbat sektoretako enpresek dagoeneko talde honen eskutan jarri dute haien konfiantza, hurrengoei esker:

  • Bezero bakoitzari egokitutako zerbitzu integralak.
  • Gure azken produktuaren kalitatea eta doitasuna.
  • Lanen malgutasuna eta bizkortasuna.
  • Prezio oso lehiakorrak.

Hobeto ezagutu nahi gaituzu?